domingo, 20 de mayo de 2018

Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)

Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan) 

Trenak hainbat hamarkadatan eskualde desberdinetako herrien arteko mugikortasun jasangarria izaten lagundu du Nafarroan, baita herrien eta hiriburuen artekoa ere. Horretarako, ibilbideko herriak lotzen zituen sare egonkorra zuen, zeinetan geralekuek eta geltokiek bermatzen zuten trenaren erabilera. Horiek horrela, Renfeko trenbideak besterik ez badugu hartzen, 37 tren geltoki izatera iritsi ginen Nafarroan. Alabaina, biztanleria hirietan biltzeak (Nafarroako biztanleen ia erdia Iruñerrian bizi baita) eta auto pribatuaren ezarpen masiboak trenaren zerbitzu eta egiturak murriztea eta hondatzea ekarri zuten. 

Esate baterako, aipatutako 37 geltokiak izatetik 10 izatera igorri gara. Egungo egoera ikusita, AHTaren inposizioa hil-hurren dagoen Nafarroako trenaren akabera litzateke, egitura erraldoia ezarri den lekuetan gertatu den bezala. Honela, gero eta zailagoa da ohiko trena, garraiobide eraginkor eta jasangarria dena, erabiltzea. 

lunes, 7 de mayo de 2018

AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia

AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia

Datorren ostegunean, hilak 10, Iruñeko Maravillas gaztetxean, AHTaren aurkako borrokaren 25 garren urteurrenaren jaia ospatuko dugu. Izan ere, AHTaren aurkako lehen taldea, AHTaren aurkako Asanblada, alegia, 1993 urtean jaio bait zen.

Jai xume honen egitaraua honako hau duzue:
18:30. Hitzaldia: Nola irentsarazi nahi diguten AHTa Nafarroan.
20:30. Horma-irudiaren inaugurazioa eta pintxo-potea.
21:00. Kontzertua: Meren kantautorea.

AHTaren inguruko erakusketa Maiatzaren 6 eta 12 artean ikusgai izanen da gaztetxe berean. 25 urte ondoren oraindik borrokan gogotsu mantentzen garelako eta munstroa burutu ez dutelako, etorri gurekin jai hau ospatzera.

sábado, 5 de mayo de 2018

Seguimos en Iruñerria con las charlas sobre el proyecto del TAV

Iruñerriko AHT Gelditu!k Iruñerriko hainbat gunetan AHTaren inguruko hitzaldi zikloarekin maiatzean zehar segituko du. Hitzaldi zikloaren izenburua honako hau da: "Nola irentsarazi nahi diguten AHTa". Bertan AHTa zer den, nola eragiten digun, proiektuaren egungo egoera eta aurkako ekimenen berri emanen da. 

Hona hemen, maiatzeko hitzaldien zerrenda: 
-10 (osteguna). MARAVILLAS GAZTETXEA (IRUÑEKO ALDE ZAHARRA). 18:30ean. Ondoren, AHTaren aurkako 25. garren urteurrenaren jaia ospatuko da. 
-17 (osteguna). TXOKOGORRI (ANTSOAIN). 19:00ean. 
-22 (asteartea). AXULAR KULTUR ELKARTEA (BURLATA). 19:30ean. 

Halaber, jakinarazten dizuegu AHTaren inguruko erakusketa bat egin berri dugula eta zuen elkarteetan, auzoetan edota herrietan erakutsi ahal duzuela. 
Horretarako gurekin harremanetan jarri. 
Ongi izan 

jueves, 3 de mayo de 2018

Rápido o no, el tren del futuro a debate público

Reproducimos aquí la crónica realizada por Diario de Noticias acerca del debate sobre el futuro del tren en Navarra. Dicha crónica es un reportaje de Daniel Burgui y con fotografía de Unai Beroiz. 


“Algunos de los argumentos que oímos contra el Tren de Alta Velocidad hoy son los mismos o muy similares que se escuchaban contra la construcción del primer tren de Barcelona a Mataró en el año 1848. Este es el tren de nuestro tiempo”, así de animado cerraba su exposición Francisco Galán Soraluce, ingeniero de caminos y divulgador científico, el pasado 24 de abril en un debate público sobre el tren de Alta Velocidad organizado por la plataforma AHT Gelditu. 

La afirmación de Francisco Galán causó cierto estupor entre el público asistente, que llenó la sala del Palacio del Condestable de Pamplona y que demuestra el interés que sigue suscitando este proyecto en la sociedad navarra. Galán recibió la réplica de Pablo Lorente, de la plataforma Sustrai Erakuntza: “Aquí lo que siempre se ha planteado a nivel mediático, en los últimos años ha sido que o se hacía el TAV o era la catástrofe, sin que se pudiese plantear ninguna otra alternativa, y no es así”. De hecho, una de las novedades en este tipo de debates -y al margen de este pequeño conato final- fue su carácter divulgativo. 

“Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean.

Herri eta eskualdeak lotuko dituen trena eskatu dute Iruñean gaur azaroak 11, arratsaldean, Trena bai, AHT ez. Herriak erabaki! lelopean, Trenaren Aldeko Ekinbideak plataformak antolatutako manifestazioan. Plataformako kide Julio Villanuevak iragarri duenez, datozen asteetan protesta ekintza gehiago egingo dituzte.

Arratsaldeko bostak pasatuta atera da, Gazteluko plazatik, abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa. 

jueves, 28 de septiembre de 2017

Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra



La Fundación Sustrai Erakuntza ha presentado recientemente una propuesta de Tren Público y Social (TPS) para Navarra. Un tren para todo y para todas.
En concreto, dicha Fundación jurídica habla de un proyecto de Tren Público y Social (TPS) para Navarra. Una propuesta que se basa en aprovechar al máximo y mejorar los recursos ferroviarios actualmente existentes.

[prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina

Gertaera ohikoa da hauteskunde kanpainetan alderdi politikoek sutsuki defendatutakoa gobernura iristean bazter utzi edo minimizatu izana. Kontu hau ezin argiago ikusten da Geroa Bairen kasuan. Beren hauteskunde programan honako hauxe defendatzen zuten: “jarduera politiko guztian hiritargoaren parte hartzea. Hori dela eta, Geroa Baik hiritar partehartzea sustatu eta zaintzearen konpromezua hartzen du”. Ikus dezagun bada, zertan datzan hiritar partehartzea trenbide politika bezain garrantzitsua den gai batean. Manu Aierdi, Garapen ekonomikoko presidenteordea, eta Ignacio Nagore Herri Lan zuzendaria- AHTren lehen hitzarmenean UPNren kargu bera- Sustapen ministeritzarekin abiadura handiko plataforma berri bat -TAP berbatailatuta- negoziatzen ari dira. Eta behin proiektua definitu ondoren –UPN/PSNk bultzatu zuten berdintsua- esaten digute prozesu partehartzailea bultzatu behar dutela, nafar jendarteak proposatutako ekarpenak biltzeko asmoz. Exajeratu gabe, prozesu hau adimenaren aurkako iraintzat har dezakegu. Plataforma berria eraikitzeko erabakia hartuta badago, zertarako hiritargoari prozesu partehartzailea zabaltzea? Hasieratik, egungo trenbidearen berregokitzapena baztertu da.